Radicalendar : http://www.radicalendar.org
Radicalendar

Radicalendar

  May 2007  
monthweekdaymineadd an event
[]

General

Amnistiaren Aldeko Astea unibertsitatean

Tuesday, 22 May 2007
All day

Maiatzaren 21etik 23ra bitartean, Amnistiaren Aldeko Astea burutuko da Bizkaiko fakultate eta eskola unibertsitarioetan Presoen Aldeko Taldeek (PAT) antolatuta.

Udal eta foru hauteskundeak gainean ditugula eta Oreretako Amnistiaren Aldeko Aste esanguratsutik 30 urte betetzen diren honetan, Euskal Herriak bizi duen gatazka politikoak oraindik ere puri-purian segitzen duela salatu nahi dugu. Horretarako, aste honetan zehar, azken garaian jazotako gertaera errepresiboen balantzea kaleratuko dugu gizartea kontura dadin gaur egunean bizi dugunari ezin dakiokela demokrazia deitu inolaz ere.

Horrez gain, eta antolatutako jardunaldi hauen helburu nagusia dena, azaleratutako gertaera errepresibo hauen guztien zein berauen iturri den gatazka politikoaren irtenbidea amnistian oinarritu behar dela aldarrikatuko dugu, hots, errepresaliatuen aitortza politikoa, errepresio molde guztien bukaera eta urratutako eskubide guztien itzultze demokratikoa.

21, ASTELEHENA

-egun osoan zehar, "Errepresioa ez da bidea" erakusketa Leioako kafetegi nagusian.
-egun osoan zehar, "2006ko datu errepresiboak" erakusketa Magisteritzan.

22, ASTEARTEA

-egun osoan zehar, "Errepresioa ez da bidea" erakusketa Leioako kafetegi nagusian.
-egunean zehar, Ikasle Presoen Txokoa Leioako kafetegi nagusian.
-10:00etan, bideo emanaldia La Casillako 1.4 gelan.
-12:30etan, bideo emanaldia San Mameseko Telebista Gelan.
-12:50etan, kontzentrazioa Magisteritzako sarreran.
-13:30etan, kontzentrazioa San Mameseko G eraikinaren sarreran.

23, ASTEAZKENA

-egun osoan zehar, "Errepresioa ez da bidea" erakusketa Leioako kafetegi nagusian.
-10:00etan, hitzaldia Leioako Aularioan: "30 urte eta gero, orain hitza eta erabakia Euskal Herriarentzat!". Hizlariak: Alaitz Bidaurrazaga eta Asier Virumbrales Askatasunako kideak.
-11:00etan, kontzentrazioak San Mameseko G eraikinaren sarreran eta La Casillako sarreran.
-ondoren, denok Deustura! Bizikletaz, martxan, kalejiran...
-12:00etan, kontzentrazioa Deustuko landan.
-12:30etan, ekitaldia Deustuko landan.
-13:00etan, luntxa Deustuko landan.

ERREPRESIORIK EZ! ESKUBIDE URRAKETARIK EZ!
HAU EZ DA DEMOKRAZIA... AMNISTIA!
______________________

KARTELAK

-orokorra: http://www.pat-eh.org/asteorokorra.jpg
-23koa: http://www.pat-eh.org/asteazkena2.jpg
-Leioako campusekoa: http://www.pat-eh.org/leioa4.jpg
-hauteskundeak: http://www.pat-eh.org/hauteskundeak3.jpg

Location:
Bizkaiko fakultate eta eskola unibertsitarioetan.

 
[][]

* Radicalendar

Today is Tuesday
04/30/24

Views

* Donations

Help support this site
 
 

This site made manifest by Manifesto software