Radicalendar : http://www.radicalendar.org
Radicalendar

Radicalendar

  November 2004  
monthweekdaymineadd an event
[]

General

EHGFren II. topaketaren antolaketarako asanblada

Saturday, 13 November 2004
All day

Organizer: Euskal Herriko Gizarte Foroa

Agur t’erdi lagunak:

Eskutitz honen bidez, Euskal Herriko Gizarte Foroa antolatzeko asanbladak deialdia luzatu nahi dizue, laster batean ospatuko den Foroaren II. Topaketarako, gustukoa eta beharrezkoa duzuen tailer, mintegi, mahai ingurua edo dena delakoa antola dezazuen, eta Topaketaren egitarauan sar dezazuen.

Ba dira bi urte Euskal Herriko Gizarte Fororaren asanbladatan biltzen hasi ginela. Horietan, eztabaidarako eta hausnarketarako den gunea sortu dugu, eta pixkanaka, apainketa lana ezberdinak burutzen ari gara. Horrela, Foroaren I. Topaketa ospatu genuen 2003ko ekainean, Gasteizen, eta bertan bildutako mila pertsona inguru partaide izan ginen antolatutako ehunka tailerretan.
Oraingo txandan, II. Topaketaren antolaketa lanetan murgildu gara. Aipatutako Topaketa, azaroaren 12, 13, 14ean izango da, Bilboko alde zaharrean.

Topaketaren egitarauaren zio zentrala, talde ezberdinek antolatuko dituzten tailer, mintegi, mahai inguru e.a.tan datza. Horrela, urriaren 23ª bitartean, edozein taldek aukera du, nahi eta interesekoa duen tailer edo bilera mota antolatzeko, eta Topaketaren egitarauan sartuko da. Egitarauaren antolaketa txukun eta ulergarri bat egite aldera, 10 gai ardatz definitu dira, nolabaiteko gaien sailkapen adostu bat egiteko. Gai ardatz bakoitzak beharrezko espazioak izango ditu lanerako, eta soilik, orduen arabera sailkatuko ditu saioen aukerak. Hona hemen gai ardatzak eta haiekin kontaktatzeko helbideak:

GAI ARDATZA POSTA ELEKTRONIKOA
Sozioekonomia socioekonomia@ehgf.org

Askatasun demokratiko eta eskubide zibilak askatasunaetaeskubideak@ehgf.org

Migrazioak migrazioa@ehgf.org

Autodeterminazioa autodeterminazioa@ehgf.org

Lurraren solasa lurra@ehgf.org
Gazteria gazteria@ehgf.org

Emakumea emakumea@ehgf.org

Identitatea, hizkuntza, hezkuntza eta komunikazioa idleedcom@ehgf

Egoera internazionala, antimilitarismoa eta herrien arteko elkartasuna/ Neoliberalismoaren instituzio internazionalak nazioarteko@ehgf.org

Teknologi berriak eta gizarte mugimenduak tekbegimu@ehgf.org

Beraz, zuen txanda da. Kokatzen zareten gai ardatzean landu eta konpartitu nahi duzuen hori antolatu, eta egitarauan sartu mezu baten bidez. Gero, zehaztasunak jakiteko, gai ardatzaren koordinatzailea zuekin jarriko da harremanetan. Gogoratu urriaren 23 izango dela egitarauan zerbait sartzeko azken eguna. Handik aurrera, behin betiko egitaraua izango du gai ardatz bakoitzak, eta urriaren 30etik aurrera publiko egingo dira euskarri elektronikoan zein paperezkoan.

Besterik ez lagunak, amaitu aurretik esan, edozein zalantza argitzeko, Joxemi Zumalabe Fundazioak bere idazkaritza lanak eskaintzen dizkiola Topaketaren antolaketari. Era berean, bada antolaketa lanetan gabiltzan taldeon posta zerrenda komun bat, eta web gune bat. Hona hemen horietako bakoitzarekin harremanetan jartzeko datuak:
www.ehgf.org; Joxemi Zumalabe Fundazioa
Asanbladaren posta zerrenda: ehgf@listas.nodo50.org joxemi@joxemi.org
943275561
Laster batean elkarren berri izango dugulakoan, besarkada bat,

EUSKAL HERRIKO GIZARTE FOROAREN II. TOPAKETAREN ANTOLAKETARAKO ASANBLADA

Location:
Bilboko alde zaharra

URL: http://www.ehgf.org

 
[][]

* Radicalendar

Today is Tuesday
04/30/24

Views

* Donations

Help support this site
 
 

This site made manifest by Manifesto software